Konpartsako lau erraldoiri izena jartzeko lehiaketa deitu du Kultura sailak

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko api. 27a, 18:05
Izena proposatzerako orduan kontuan hartu beharko da erraldoien izaera: XVIII-XIX. mendeko jauntxo bikote elegante eta baserritar bana dira.

Erraldoien konpartsa sei erraldoik osatzen dute eta lauk ez dute izenik. Hori horrela, lau erraldoi horiei izena jartzeko lehiaketa deitu du Udaleko Kultura sailak eta herrian erroldatutako edonork har dezake parte.

Izaera kontuan hartu

Erraldoien izena proposatzeko orduan, kontuan hartu beharko da erraldoien izaera. Erraldoietako bi eleganteak dira, senar-emazteak, eta XVIII-XIX. mendeko herriko jauntxoei begira eginda daude. Beste erraldoi bikoteak herriko bi baserritar irudikatzen dute, horiek ere senar-emazteak eta XVIII-XIX. mendekoak.
Bestetik, izena proposatzerako orduan, azalpen labur bat ere eman beharko dute partehartzaileek izen hori zergatik proposatzen duten azaltzeko. Gainera, euskal kutsukoak izango dira izenak. Proposamenak aurkeztu beharko dira maiatzaren 18ko 13:00ak baino lehen Udalean.
Epaimahiko kideek baloratuko dituzte izenak bikoteka eta bikote bakoitzeko 150 euroko saria egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak