Komiteak deituta manifestazioa egin zuten Candy Hoover-ekoek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko azaroaren 9a

Egubakoitz iluntzean egin zuten manifestazioa San Martin plazan hasita. Enpresako langileen komiteak deitutako manifestaziora Candy Hoveer enpresako langileak batu ziren. Manifestazioaren arrazoia azken hilabeteotako egora salatzea izan zen. Izan ere, enpresako zuzendaritzak bi langile kaleratu ditu hilabete baten barruan “diziplina arrazoiengatik”. Komiteak salatu gura izan du enpresak duen eszedentea ezin dela diziplinazko kaleratzeen bidez konpondu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak