Komenioko lur azpiko ontziak martxan daude

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uztailaren 26a

Plazako zaborrontziak kendu egingo dituzte eta hemendik aurrera Komenio kalekoak erabili beharko dituzte erdigunean bizi diren herritarrek.

Komenio kalean jarri dituzten lur azpiko edukiontziak martxan daude. Sei jarri dituzte: hiru zabor organikoa jasotzeko, eta beira, papera eta plastikoa batuko duten beste bana. Bergaran jarri dituzten bigarrenak dira; Ibargarai kalekoak maiatzetik erabili daitezke.
 
Edukiontzi hauek kamioak atzean duen igogailuarekin hustuko dituzte. Zaborra jasoko dutenak, adibidez, bakoitzak 1.200 litroko edukiera duten bi ontzi dituzte barruan. Birziklatzeko den hondakina jasotzen dutenak, berriz, lau metro kubikoko edukiera dute. Zaborrontziak hiru astetik behin garbituko dituzte eta besteak hiru hilabetean behin, mantenu lanak egitearekin batera. Bideberrin eta Domingo Iralan ere badute jartzeko asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak