Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bergarako Udalak Koldo Eleizalde lehiaketaren 24. edizioa ipini du martxan. Parte hartzaileek, ipuinak, bertsoak, komiki-tirak, antzerkiak edota aurten lehen aldiz, txisteak eta umorezko pasadizoak sortzeko dituzten gaitasunak erakutsiko dituzte horrela. Azken urteetan egin bezala, Euskara sailak, ahozkotasuna indartu gura du bereziki 24. edizio honetan. Lanak, apirilaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira. Lehen aldiz ere, zenbait ataletan bideo eta audioak bidali daitezke parte hartzeko.