Koldo Eleizalde lehiaketako sariak banatu dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ekainaren 2a

Ipuin, antzerki, bertso sorta eta komiki onenak saritu dituzte Zabalotegiko aretoan.

Banatu dituzte aurtengo Koldo Eleizalde ipuin lehiaketako sariak. Aurten 489 lan aurkeztu dituzte guztira. Horietatik 31 izan dira sarituak, genero eta maila ezberdinetakoak. Zabalotegiko aretoan izan zen sari banaketa.

Gehienak, ipuinak
Aurtengo edizioan ere ipuinak izan dira aurkeztutako lan gehienak. "Normala da. Duela lauzpabost urte arte ipuinak bakarrik aurkezten zituzten eta ordutik ona ahozko generoa indartzen saiatu gara eta bertsoak, antzerkiak edo komikiak ere sartu ditugu lehiaketan", dio Estepan Plazaola Udaleko euskara teknikariak. Ikastetxeetako umeak aurkeztu dituzten 489 lanetatik: 380 ipuinak dira, 10 bertso sorta, 12 ipuin-kontaketa edo antzerki saio eta 87 komiki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak