Koldo Eleizalde eta Iraburuko trafikoa berrantolatzeko erabakia hartu du Udalak. Hain justu ere, norabide bakarreko zirkuitua jartzea da asmoa: autoak Iraburu kaletik sartuko dira eta Kolde Eleizaldetik irten. Gaur egun bi norabidekoak dira bi kaleak, baina askotan pilaketak ematen dira, batik bat Koldeo Eleizalden, bi ibilgailu gurutzatzen direnean. Bada trafikoa berrantolatuta irtenbidea eman nahi diote horri, auzotarrek egindako eskariak aintzat hartuta. Hain zuen, apirilaren 27an egindako batzarrean eman zizkieten aldaketen berri auzotarrei eta begi onez ikusi dituztela azaldu dute Udak arduradunek.
Zirkuitua modu horretan egitearen arrazoia da, Iraburu kalean hormaren zein lorategien kontra aparkatzen diren autoendako lekuak mantentzea, aparkalekurik galdu gabe. Horrela, gidariek ateak errepidearen aldera geratzen dira eta autoak hormaren kontra gerturatu daitezke, bidean leku gehiago utzita.
Koldo Eleizalde kaleko 38. zenbakiko garajeen kasuan eta zirkuitu bukaeran daudela kontuan izanda, 30 bat metroan, bi norabide izango ditu kaleak garajeotara sarrera errazteko.
Udaletik aurreratu dutenez, uztail eta abuztuan jarriko dute seinaleztapen berria eta iral hasieran aldatuko dute trafikoa.