Labegaraietako kiroldegiko taberna eta kirol eremuen kontrola zein garbiketa enkantera ateratzeko baldintzak onartu zituen udalbatzak asteleheneko osoko bilkuran Gobernu taldearen, EAJren PSE-EEren eta EAren aldeko botoekin.
Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da, urtero luzatzeko aukerarekin, gehienez bederatzi urtez. Bestalde, gehienezko iraupen osoa hamar urtekoa izango da.
Nahi duten pertsona guztiak aurkeztu ahal izango dira enkantera eta parte hartzeko, 400 euroko behin behineko fidantza jartzea derrigorrezkoa izango da.
Lizitaziorako gehienezko kopurua urteko 18.000 eurokoa izango da –BEZ barne– eta kopuru hori gainditzen duen proposamenik ez da kontuan hartuko.
Prozedura ireki horretan parte hartzeko baldintzak aztertu ahal izango dira Kirol Zerbitzuan, 09:00-13:00 orduegian. www.bergara.net helbidean ere eskuratu ahal izango dira.