Kirol zerbitzuetan euskara bultzatzeko plangintza abiarazi du irailean Udalak

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko ira. 6a, 13:46
Jarraibide batzuk oinarri hartuta erabiltzaile guztien hizkuntza eskubideak zaindu nahi dituzte.

Udaleko Kirol zerbitzuetan euskararen erabilera bultzatzeko plangintza abiarazi du aurten ere Udaleko Euskara zerbitzuak irailean. Kirola euskaraz programaren baitako plangintza da –Debagoieneko eta Debabarreneko udalek elkarlanean sortua– eta haren bitartez, erabiltzaile guztien hizkuntza eskubideak zaintzeko ahalegina egin nahi dute. Hori horrela izanik, egoera horiek ondo gestionatzeko Debarroko udal kiroldegi guztietan jarraitu beharreko hizkuntza jokabideak erabaki dituzte.  

Informazio kanpaina

Horrekin guztiarekin, alde batetik, irailean izena ematen duten erabiltzaileei jarraibideok jasotzen dituen esku-orria banatuko diete; beste aldetik, monitoreei ere hizkuntza irizpideak batzen dituen esku-orria banatuko diete eta hori emateaz gain, zuzenean ere azalduko dizkiete. Horrekin guztiaren batera, kirol instalazioetan kartelak ere jarriko dituzte.

Hiru hizkuntza maila

Hiru talde mota hartu dituzte aintzat jarraibideok ezartzeko orduan. Taldeko ikasle guztiek euskara ulertzen duten kasuetan, ikastaroa euskaraz emango du monitoreak. Ikasleen erdiak baino gehiagok ulertzen duenean euskara, ikastaroa nagusiki euskaraz emango du monitoreak, baina premiazkoa ikusten duenean, laburpena edo bakarkako azalpenak gaztelaniaz emango dizkio euskaraz ondo ulertzen ez duenari. Azkenik, ikasleen erdiak baino gutxiagok ulertzen badu euskara, ikastaroa nagusiki gaztelaniaz izan arren, euskarari sarbidea emango dio monitoreak, halakoekin: agurrak, animaziozko hitzak, zenbakiak eta horrelakoak erabiliz, eta euskara ulertzen dutenei bakarka zuzentzean euskaraz eginda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak