Kirol talde eta elkarteendako laguntzetarako izenematea abian

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko uzt. 13a, 14:13
Eskaerak egiteko epea amaituko da irailaren 21ean. Oinarriak eskura daitezke 'www.bergara.net'-en

Kirol talde eta elkarteendako 2009ko diru laguntzen oinarriak kaleratu berri ditu Udalak. Laguntzok dira Bergaran zein Debagoienean –beti ere kirol modalitate horretako entitaterik ez badago Bergaran– egoitza duten eta bergararrekin diharduten irabazi asmorik gabeko kirol entitateendako. Bai eskola kirolean, bai guztiendako kirolean zein kirol federatuaren alorrean jarduerak antolatzen dituztela ere.

Bi laguntza mota

Udalak 2009 urtean 110.000 euro bideratu ditu laguntzotarako: 60.000 euro, elkarteen egituraketarako eta gainerako 50.000 euroak, izaera bereziko edo noizean behineko kirol jardueretarako.
Diru laguntza eskatzen duen taldeak ondoko baldintza orokorrak bete behar ditu: batetik, bergararrekin diharduen irabazi asmorik gabeko kirol entitatea izan behar da; bestetik, dagokien erregistroetan erregistratuta egitea.

Eskariak aurkezteko modua

Eskariak aurkeztu behar dira irailaren 21ean baino lehen, horretarako prestatu dituzten inprimakiekin batera. Inprimakiok eskuragarri daude Agorrosin Ekintza Gunean edo www.bergara.net helbidean.
Eskaerak aurkezteko ordutegia da astelehenetik egubakoitzera, 09:00-13:00, udaletxeko erregistro orokorrean.
Diru laguntza hauen oinarriak eskura daitezke www.bergara.net helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak