Inkestak
Inkestetan materiala, puntualitatea, irakaslea eta bere metodologia eta abar galdetzen ziren. Horretarako partaideek 1etik 10era zihoan galdetegia bete behar zuten. Horrez gain, iradokizunak eta proposamenak egiteko gonbitea egiten zen bertan.
Emaitza oso onak
Jasotako emaitzak oso onak izan direla adierazi dute kirol sailetik eta jardueren bataz besteko puntuazioa 7'55ekoa izan dela. Puntuazio baxuenak, akuaerobik-ek eta 4-7 urte bitarteko igeriketak jaso dute. Puntuazio altuenak, berriz, yogak eta fibromialgiak.
Jasotako Proposamenak
Zenbakiez gain, jasotako proposamen nagusiak dira: areto txirringako bizikleten mantenimendua eskasa dela, jarduera batzuetan materiala falta dela eta zenbait jardueretako musika bolumena ozenegi ipinita dagoela. Hauek konponbidean jartzen saiatuko direla adierazi dute. Emaitzok ww.bergara.net webgunean dituzue ikusgai eta jardueraz jarduerako emaitzak aztertzeko aukera duzue.
Horrez gain, Agorrosingo sarreran eremuz eremuko asebetetze inkestak jarriko ditura. Erabiltzaile guztien parte hartzea eskatu dute kirol sailetik.