Aurrekontuari dagokionez, entitate pribatuetako dirulaguntza duten taldeak saritu dituzte bereziki. Udaleko iturrien arabera, banaketa justua egitea eta jolaserako diren kirolak ere saritzea izan dira helburuetako bi. Lehengo balorazio sistemak zaharkituta zeuden eta egoera berrira egokitzeko irizpide berriak zehaztu dituzte. Jasotako datuen arabera, gaur egun 31 kirol elkarte daude Bergaran eta azkenaldian hainbat talde berri sortu dira herrian, tartean Hanka Labanka patinzaleena, skate taldea edo karate talde berriak.
Honako laguntzak onartu ditu Udalak:
Lokatza 3.217 euro
Badminton 541 euro
Pol-Pol 4.540 euro
BTLS KE 4.109 euro
BKE Futbola 13.579 euro
BKE Saskibaloia 4.109 euro
BKE Eskubaloia 4.811 euro
BKE Pilota 5.462 euro
Igeri Elkartea 3.909 euro
Antxintxika 4.861 euro
K-Tri 188 euro
Skate 802 euro
Ariznoa 4.861 euro
Shotokan 5.011 euro
Iturria: Udaleko Kirol Zerbitzua.
Bestalde, goian aipatutako dirulaguntzez gain, Udalak honako diru partidak zuzenduko dizkie taldeei, herrian antolatutako kirol probengatik: Antxintxika (1.950 euro); BKE, eskubaloi saila (893 euro); BKE, futbola (2.317 euro); BKE, pilota (7.789 euro); Ariznoa gimnasia erritmikoa (360); Hanka Labanka (286 euro); Bergarako Automobil Elkartea (500); Oilagorra (936); Karate Shotokan (290); Bergara Igeri Elkartea (200), Lokatza (8.824 euro), Beti Busti (300) eta, azkenik, Xake elkarteari 1.509 euro.