Kirol ekintzetan izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2007ko martxoaren 14a

Bergarako Kirol Zerbitzuak antolatutako hainbat ekintzatan izena emateko aukera dago oraindik. Hemen kirol jardueren berri:

Txikienendako ur jarduerak

  • 0-3 urte bitartekoentzat
  • Matrikulazio garaia irekita martxoak 21era bitartean.
  • Ikastaroa hiruhilabetekoa da. Hasi apirilak 21 eta amaitu ekainak 17.
  • Aste barruko eta aste bukaeretako saioak dauzkagu gurasoen esku.

Acuaerobik II. maila

  • Taldea osatzeko plaza gutxi batzuk geratzen zaizkigu.
  • Astelehen eta asteazkenetan: 15:15-16:00

Debagoieneko Frontenis Txapelketa

  • Izen ematea irekita dago martxoak 22ra bitartean. Bikotekako txapelketa.

Kirol Jardueren argibide gehiago Agorrosin Ekintza Gunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak