Eskaintza Agorrosingo 8 eta 14 urteko erabiltzaileei zuzendua dago. Egingo diren ekintzak kirol jarduerak izango dira, hauek, igerilekuetan, berdegunean eta aretoetan gauzatuko dira.
Eguraldiaren arabera...
Ez dute eskaintza itxia egin gura izan; eguraldiaren arabera, eta parte hartuko duten umeen arabera aldakorra izango da eskaintza. Momentuaren arabera antolatuko dituzte jokoak, eta inprobisatu egin beharko dutela esan du Joseba Albisu Agorrosingo gerenteak.
Sarrera ordaindu behar da
Bertara joatea nahiko den arren, komeni da ekintzak hobeto prestatzeko izena aurrez ematea Agorrosingo harreran. Eskaintza doakoa da, baina sarrera ordaindu behar da; hau da, Agorrosingo abonatua izan behar da edo eguneko sarrera ordaindu.