Udal Kirol zerbitzuak eta Pol Pol Argazki Taldeak Bergarako Kirol Argazki Lehiaketa antolatu dute aurten ere eta dagoeneko zabalik dago lanak aurkezteko epea. Irailaren 11 da argazkiak aurkezteko azken eguna.
Bi kategoria
Bergarako Kirol Argazki Lehiaketa Argizaiola lehiaketarako sailkatzeko baliagarria da. Oinarriak Agorrosin kirol gunean zein interneten kontsulta daitezke. Funtsezko oinarria da, noski, argazkian kirola ikusi behar dela, horixe da-eta argazki lehiaketako gaia. Laborategiko edozein teknika prozedura onartuko dute eta bi kategoria egongo dira: zuri-beltzean edo koloretako argazkiak. Lan kopuruari dagokionez, mota bakoitzeko lau aurkez daitezke, beste inongo lehiaketan saritu gabeak. Lau sari emango dituzte: hiru argazki onenei eta herriko onenari. Erabakia irailaren 13an hartuko dute eta sari banaketa 26an egingo dute.
Erakusketa
Lehiaketa honetara aurkeztutako argazki aukeratuak ikusgai jarriko dituzte Arozetegi aretoan irailaren 19tik 28ra.
Joan den urteko lehiaketara aurkeztutako lanak hemen daude ikusgai.