Kirol Argazki Lehiaketa abian da

Maider Arregi 2009ko uzt. 1a, 11:37
Aurtengo Kirol Argazki Lehiaketako oinarriak kaleratu ditu Udalak. Gainera, "Argizaiola" lehiaketarako sailkatzeko baliagarria da kirol argazki lehiaketa. Hemen dituzue parte hartzeko oinarriak eta xehetasun guztiak:

Oinarriak

Parte hartzaileak: Euskadin bizi den edozein afizionatu.

Gaia: Kirola.

Modalitatea: Zuri-beltzean edo koloretako argazkiak. Laborategiko edozein teknika prozedura ere onartuko da.

Lan kopurua: Mota bakoitzeko lau aurkez daitezke.

Aurkezpena: 40x50 zm-ko kartulinan aurkeztuko dira. Argazki paperaren tamaina eta argazkiko irudia ere bakoitzaren aukeran gelditzen Lanen atzealdean, titulua, egilearen izen-abizenak, bizilekua, telefonoa, eta hala bada, parte hartzen duen Argazki-Elkartearen izena adieraziko.

Nora bidali: Lanak Udaletxera bertara ekarrita edo posta zertifikatuz bidali daitezke helbide honetara:
BERGARAKO UDALA
Udal Kirol Zerbitzua (Argazki Lehiaketa)
San Martin Plaza
20570 BERGARA (Gipuzkoa)

Onarpen epea: 2009ko irailaren 10ean.

Erabakia: 2009ko irailaren 12an. Antolatzaileek izendatuko duten, Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango

Erakusketa: Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak, Aroztegi Aretoan egongo dira ikusgai 2009ko irailaren 18tik 27ra bitartean.

Sari banaketa: Irailaren 18an, arratsaldeko 8retan, Aroztegi Aretoan.

Sariak: Berdinak bi kategoriatan.

  • Lehen Saria: 180 euro eta trofeoa
  • Bigarren Saria: 150 euro eta trofeoa
  • Hirugarren Saria: 120 euro eta trofeoa
  • Herriko onena: 90 euro eta trofeoa

Trofeo soilak, Idoia Etxarri eta Iñigo Magunazelaiaren argitaratu gabeko zeramika-lanak izango dira.

Argazkiak itzultzea: Erakusketa itxi ondorengo 30 egunetan.

Oharrak: Parte hartzaile bakoitzak kategoria bakoitzeko sari bakarra jaso dezake. Lan sarituak antolatzaileen eskutan geldituko dira, zeinak berauek argitara ditzake, egilearen izena jarriz. Antolatzaileak ez dira gerta litezkeen arazoez (galdu, izorratu, etab.), kargu egingo. Jarritako baldintzak betetzea suposatzen du lehiaketa honetan parte hartzeak. Hemen aipatu ez den ezustekoren bat balego, erakundeak erabakiko luke inolako apelazio barik. Argitasunetarako deitu 943 76 30 90 telefonora (Benito).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak