Kirol Argazki Lehiaketako sari banaketa barikuan egingo da

Maider Arregi 2009ko irailaren 14a

Aste bukaeran, epaimahaiak aukeratu ditu kirol argazki lehiaketako irabazleak. Guztira, 170 argazki aurkeztu dituzte, 95 koloretan eta 75 zuri beltzean. Hauetako 44 lan, Aroztegi Aretoan egongo dira ikusgai irailaren 18tik, 27ra bitartean. Sari banaketa barikuan egingo da, 20:00etan, Aroztegi Aretoan.

Hemen dituzue saritutako argazkiak.

Zuri beltzeko argazkiak

Lehen saria: Luchadores 2. Javier P.Fdez. Ferreras. Berango

Bigarren saria: Korosti. Iosu Garai. Legazpi

Hirugarren saria: Igeriketan. Benito Cantero. Bergara

Herriko saria: Levantando. Juan Antonio Unzurrunzaga

Koloretako argazkiak

Lehen saria: Somo. Julian Gil. Legazpi

Bigarren saria: Txalupa. Jose Agustin Gurrutxaga. Bergara

Hirugarren saria: Caballos en la Playa. Javier P.Fdez. Ferreras. Berango

Herriko saria: Ala Delta Dolomititan. Benito Cantero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak