Kiosko, ibi eta taxien tasen erreziboen diru bilketa egingo du Udalak

Maider Arregi 2009ko aza. 6a, 11:15
Zergen diru bilketa, 2009ko azaroaren 6tik 2010eko urtarrilaren 7ra bitartean egingo da: Diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik barikura bitartean, goizeko 07:30etik 13:30era, edo zapatutan, 09:00etatik 13:00era bitartean.
Lekuak eta medioak:

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira, 2009ko azaroaren 6an.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira eta ondoko eran gauzatu ahalko dute ordainketa:

  • Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 7,30etik 13:30era, edo larunbatetan, goizeko 09:00etatik 13:00era bitartean, legezko dirua edo Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
  • Baimendutako Finantza Erakundeek horretarako egokitutako bulegoetan, diru-kutxetan edo Internet bidez, www.bergara.net tarteko delarik. Udaletxetik bidalitako barra-kodedun erreziboa eduki beharko da eskura.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitu ondoren premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak