Zapatuan, martxoak 17, ibilaldia egin zuten Kilometroetako zirkuitua ezagutzeko. Zelakoa izango den, nondik pasako den, zer ikusi daitekee... bertatik bertara ikusi zuten 100 bat lagunek, zahar, gazte eta ume. 10:30ean atera ziren Aranzadi Ikastolako jolastokitik eta ordu pare bat egin zituzten berriro helmugara, hasierako puntura, heltzeko. Sei kilometro eta erdi ditu guztira zirkuituak.