Kilometroak 07ren gaineko DVDa kalean da

Usoa Agirre 2007ko abe. 20a, 10:21
Aranzadi ikastolak argitaratu du aurtengo Kilometroen oroigarri modura. Bergarako hainbat denda eta tabernatan dago salgai, 12 euroren truke. Eguaztenean aurkeztu zuten.

"Bi DVD hauek urtean barrena eta urriaren 7ko jaian antolatu genituen ekitaldiak jasotzen dituzte ikus-entzunezkoen bidez, eta, horretaz gain, argazki piloa ere badakartza. Testigantza ezin hobea da 2007ko Kilometroak izan dena gogoratzeko" esan zuen aurkezpenean Unai Azkarate Kilometroetako koordinatzaileak.

DVD bikoitza

DVD bikoitza da eta disko bietan jaso dira hainbat ikus-entzunezko. Hiru ordu gutxi gorabehera. Eta baita argazki piloa ere: 300etik gora. Horregatik DVDaz gain, DVD-Rom ere bada.

  1. Lehenengo DVDan aurkituko dugu erreportaje bat, ordubete ingurukoa, Kilometroak 07ren inguruan egin diren ekintzen gainekoa. Horretaz gain, bideoklipa eta argazki bilduma ere aurki daitezke DVD horretan. 300 argazkitik gora, paperean inprimatzeko moduko kalitate eta bereizmenarekin.
  2. Bigarren DVDan aurkituko ditugu urtean barrena egin diren bi ekitaldi nagusien grabazioa: batetik, Jam aretoan 2006ko abenduaren 1ean egin zen hasierako jaialdia (arropa desfilearena); bestetik, ekainaren 8an Bergarako Udal Pilotalekuan egin zen abestiaren aurkezpen jaialdia. DVDa osatzeko, azkenik, GOITBk Kilometroak eguneko musika taldeen gainean egin zuen Musikantoi berezia ere jasotzen da.

Patricia Urrutia Aranzadi ikastolako zuzendariak aurkezpenean esan zuen moduan, "Kilometroak 07k zapore on eta gozoa laga dio Aranzadi ikastolari eta DVD honen bidez betirako gordeko ditugu urte honetako oroitzapen ezin hobeak".

Denda eta tabernetan salgai

DVDa 12 euroren truke dago salgai. Batetik, Aranzadi ikastolako idazkaritzan eskuratu daiteke, baina, bestetik, Bergarako hainbat denda eta tabernatan ere bai.
 
Bestalde, abenduaren 24an San Martin plazan ere egongo da salgai, Seminarioko arkupetan; izan ere, egun horretan pintxoak eta edatekoak jartzen ditu salgai Aranzadi ikastolak. Olentzerorekin batera, ume, guraso eta irakasle kalez kale kantuan jardun ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak