Kilometroen gaineko argazki erakusketa

Maider Arregi 2007ko urr. 26a, 20:31
Kilometroak 07 gai hartuta, argazki erakusketa egongo da ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan azaroaren 2tik 9ra bitartean. Aranzadi ikastolak antolatuta, urriaren 7an Bergaran ospatu zen Kilometroak jaian ateratako argazkiak ez ezik, urte osoan barrena egin diren ekitaldietakoak ere ikus daitezke.

Hala, ikus daitezke iazko abenduaren 1ean Jam aretoan egin zen hasiera jaialdi eta moda desfilekoak; Danbaka musika lehiaketan aritutako talde batzuekin antolatu zen kontzertukoak; mendi astean ateratakoak; Mikel Goñi izar izan zuen pilota jaialdikoak; ekainaren 8ko jaialdikoak, non besteak beste Kilometroetako abesti ofiziala aurkeztu zen; Bergara eta Realaren arteko beteranoen mailako futbol partidukoak; Kilometro aurreko prestaketa lanekoak; biharamunekoak...
Guztira 42 argazki dira, 40x50 cm neurrikoak, denak koloretan.
Argazkien egileak honako hauek dira: Aitor Usobiaga, Javier Vicente, Luis Fernandez, Josetxo Arantzabal (Goienkaria) eta Jose Mari Lopez (DV).

Erakusketa

Erakusketa azaroaren 2an, egubakoitza, irekiko dute 18:00etan eta hurrengo egubakoitzean, 9an, itxiko dute.

Aroztegi aretoko (Barrenkalea 4) ordutegia:
Astelehenetik egubakoitzera: 18:00-20:30.
Zapatuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30.
Domeketan: 12:00-14:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak