Datorren asteburuan mendizaleek eta, orohar, kirolzaleek, hitzordua dute Bergaran, maiatzaren 4, 5 eta 6rako hainbat ekintza antolatu baititu Aranzadi Ikastolak Kilometroak 2007ren alde. Alberto Iñurrategiren 'Nire Himalaya' ikus-entzunezkoa, Euskal Herrien arteko Euskal Joko jaialdia eta mendiko bizikleta ibilaldia Urkulura antolatu dituzte, besteak beste.
Maiatzak 4, egubakoitza:
Alberto Iñurrategik bere azken ikus-entzunezkoa aurkeztu eta komentatuko du: Nire Himalaya.
Uned-eko areto nagusian. 22:00etan.
Hire Himalaya dokumentalean, Felix anaiak (2000ko abuztuan hil zen Gasherbrum 2an) lagatako hutsunearen gaineko tributu poetiko apasionatua egiten du Alberto Iñurrategik. Felix anaiak mendian izandako istripua abiapuntu hartuta, mendiaren gaineko eta anaiak lagatako hutsunearen gaineko hausnarketa egiten du Alberto Iñurrategik. Dokumental ederra da, irudi ikusgarrikoa eta testu zainduz lagundua. Hainbat sari jaso ditu nazioarteko mendiko zinema jaialditan.
Maiatzak 5, zapatua:
Xiba edo IV. Euskal Herrien arteko Euskal Joko jaialdia.
Aranzadi Ikastolako jolastokian 17:00etan hasita.
12 laguneko taldeak (6 neska eta 6 mutil) lehiatuko dira, herri ezberdinekoak. Herri kirolen proba izango da.