Kilometroen aldeko eskolarteko txapelketa

Maider Arregi 2007ko maiatzaren 31

Bihar, ekainak 1, Gipuzkoako Eskolarteko 27. Bertsolari Txapelketako finala egingo dute Bergarako udal pilotalekuan, 16:00etan. Ekimen hori Kilometroen alde antolatu dute.

Aurkezle eta gai jartzaile lanetan Andoni Egaña arituko da. Epaimahaia, berriz, honakoek osatuko dute: Nagore Soroa, Nahikari Gabilondo eta Mikel Aizpuruak.

Bi talde nagusitan banatuta

Bertsolariak bi taldetan banatu dituzte: Txikiak, hau da, 14 urte artekoak; eta Handiak, 15 eta 18 urte bitartekoak.
Txikiei dagokionez, taldeka lehiatuko dira; eta handiak, berriz, banaka. Zoritxarrez ez da Debagoieneko ordezkaririk izango finalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak