Kilometroak egunean lan egiteko boluntario bila dabil antolakuntza

Leire Kortabarria 2007ko ira. 18a, 10:32
Kilometroak jaiaren antolaketa lanak azken txanpara iritsi dira, urriaren 7an izango da-eta Bergaran Aranzadi Ikastolak antolatutako aurtengo ekitaldia. Orain, antolatzaileek boluntarioak behar dituzte egun horretan lan egiteko, eta dei horixe egin dute.

Hain zuzen, honako batzordeetan behar dituzte boluntarioak:

  • garbitasuna,
  • zirkuitua/prebentzioa,
  • txosnak,
  • salmenta,
  • trafikoa.
Interesa dutenek izena emateko hiru modu dituzte:
  1. Aranzadi Ikastolako idazkaritzan, 09:00-13:00 eta 15:00-18:00 ordutegian;
  2. bergara@ikastola.net helbide elektronikora mezua bidalita, honako datuekin: izen-abizenak, telefonoa, norberak nahiago duen batzordea, eta jende kopurua, taldean parte hartu nahi izanez gero;
  3. 677 54 05 92 telefonora deituta.

Ikasleek ere ahal dute

Antolakuntza taldeko Igor Elortzak esan duenez, lan bakoitzaren nondik norako guztiak gero zehaztuko dituzte izena ematen dutenekin, eta horretarako, batzorde bakoitzak dei egingo die batzar batera. Ordutegiari dagokionez, lan motaren arabera, egun erdiko edo egun osoko jarduna izango da, edo txandakakoa…

Elortzak esan duenez, edozeinek eman dezake izena, baita ikastolako umeek ere; adin muga bakarra txosnetan lan egin nahi dutenei ipintzen diete, horretarako gutxienez 18 urte izan beharko dute-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak