Kilometroak 07ren ibilbidea aurkeztu dute

Jon Berezibar 2007ko mar. 14a, 18:50
Urriaren 7an ospatuko den Kilometroak-en zirkuitua definitzean gauza asko begiratu beharra egon da: irisgarritasuna, parkinak eta guneak kokatzeko aukera, segurtasun neurriak, lur jabegoak, zoruaren egoera, desnibela… Guztiak aintzat hartuta, dagoeneko aurkeztu dute ibilbidea antolatzaileek. Hauxe da: Ikastola, azoka, Martinez de Irala eraikina, Boni Laskurain, bidegorritik Algodonerara, handik Artabilara (Gabiria, Aumategi, Agarreko garaia…), Kiroldegia, Zubiaurre, Espaloia… Ikastola.

Zirkuitorako aukera desberdinak aztertu dira. Adibidez: Labegaraietatik Mekolalderainoko ibilbidea (goitik joan eta behetik etorri) edo 1991n egindako bera edo antzekoa… baina, arrazoi desberdinengatik, atzera bota dira (ez dituztelako beharrezko baldintzak betetzen, azpiegitura arazoak sortzen dituztelako…) Azkenean, hau da definitu den zirkuitua: Ikastola, azoka, Martinez de Irala eraikina, Boni Laskurain, bidegorritik Algodonerara, handik Artabilara (Gabiria, Aumategi, Agarreko garaia…), Kiroldegia, Zubiaurre, Espaloia… Ikastola.

Ezaugarriak

  • Luzera egokia du: ibilbide honek 6.510 metro betetzen ditu itzuli osoan.
  • Bergarako natur ingurua eta hirigunea, biak hartzen ditu bere barne.
  • Ia laua da.
  • Zorua guztiz asfaltatuta edo hormigonatuta dago (zati bat bidegorritik egiten da).
  • Bergara eta inguruko errepide nagusiak ukitu gabe, ez du trafikoan eraginik sortzen.
  • Hiru sarrera jartzeko aukera ematen du: polikiroldegian, Poligonoan eta Ibargarain.

Ibilbidea ezagutzeko irteera

Larunbatean, martxoak 17, Kilometroak-eko ibilbidea ezagutzeko aukera izango dute nahi duten herritar guztiek, irteera bat antolatu dute antolatzaileek helburu horrekin. 10:30ean Ikastolako Plazako eraikineko jolastokitik atera eta ibilbideari buelta bat emango diote.

Honako hau da mapa, egongo diren 6 guneak bertan seinalizatuta:



kilometroak_07 tagged map by user - Tagzania

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak