Kilometroak 07ren gaineko balorazio ona egin du Aranzadik

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urriaren 24a

Bergarako Aranzadi Ikastolak oso balorazio ona eta positiboa egin du Kilometroen gainean. Planteatutako helburuak bete dituztela esan dute goizean egindako prentsaurrekoan. Ez dute batutako diru kopurua jakitera eman.

Kilometroak jaiaren helburuetako bat festa herriarena ere izatea zen eta bete dutelakoan daude: "Urtean zehar 200 bergarar baino gehiagok eta egunean 1.700 boluntariok egin duelako lan, Aranzadirekin batera, proiektu hau aurrera eramateko."


Jendea biltzea ere lortu zutela diote Aranzadikoek. Datu batzuk eman dituzte. Egun horretan 200 autobus eta 10.000 auto inguru gerturatu ziren Bergarara eta 70.000 edalontzi berrerabilgarri erabili ziren.

Lortutako sostengu ekonomikoarekin ere pozik daudela azaldu dute nahiz eta ez duten jakitera eman zein den batutako diru kopurua; sarrerak bai, baina irteerak oraindik ez dira bukatu, ordainketekin ari dira.

Herriari eskerrak

Herriari eskertu nahi izan diote Aranzadi Ikastolakoek arrakasta hori. Eta azpimarratu dute euskal eskola propioaren aldeko apustua berresten dutela.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak