Kilometroak 07ko kanta aurkeztu zuten jaialdi herrikoian

Usoa Agirre 2007ko eka. 13a, 19:13
Egubakoitzean, Kilometroen aldeko herri jaialdia egin zuten Bergaran. Pilotalekua bete egin zen eta aurtengo Kilometroetako abestia lehenengo aldiz entzuteko aukera izan zen. Goiena.net-en entzun eta ikus dezakezue kantaren aurkezpenaren momentu hori.

Herritarrak protagonista

Herriko talde askok parte hartu zuten jaialdian. Abesbatza eta musika taldeak, batetik: San Joxepe abesbatza, Aritzeta abesbatza, Aranzadiko neska-mutikoak 1991ko Kilometroetako kanta abesten, Alai taldea, Emon taldea eta musika eskolako haurren abesbatza. Dantza taldeak, bestetik: Osintxuko dantza taldea osatzen duten guraso eta umeak, Ariznoa gimnasia erritmiko taldea eta Abarka dantza taldekoak. Txalapartari eta bertsolariak ere egon ziren.

Kilometroetako kanta

Bi ordu pasatxo iraun zuen jaialdiaren amaieran aurkeztu zuten aurtengo Kilometroetako kanta. Hemen ikus dezakezue momentua:


Hogei lagunetik gora parte hartu dute abestian: Belceblues taldeko hiru kideek, haize laukoteak, piano eta biolin-jole banak, Aranzadi ikastolako umeen koruak eta Uxue Rodriguez eta Aitzol Mujikak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak