Kilometroak 07 jaiaren alde pilota jaialdia egingo dute gaur

Xabier Urtzelai 2007ko api. 20a, 13:14
19:00etan hasita, Kilometroak 07 jaiaren alde pilota jaialdia egingo dute Bergarako pilotalekuan. Bergarako pilotari gazteekin batera Ordago enpresako pilotariak egongo dira ikusgai –Mikel Goñi, tartean–. Gainera, partidu batetik bestera Aranzadiko ikasleek playback ikuskizunak egingo dituzte.

Eguazteneko aurkezpenean Joxe Mari Zezeagak azaldu moduan, duda barik, partidu nagusiko protagonista Mikel Goñi izango da: "Astebururo egoten dira Bergaran punta-puntako pilotariak, baina Mikel ikuskizuna ematera etorriko da Bergarara, pilotako izarretako bat da-eta".


Ez da pilota jaialdi soila

Esandako moduan, Kilometroak 07 jaiaren alde egingo den ikuskizunean pilotak aparteko protagonismoa izango du, baina ez da jaialdiko ekimen bakarra izango. Hala, pilotalekura gerturatzen direnek, partidu batetik bestera Aranzadi Ikastolako gazteek prestatutako playback-ak ikusi ahal izango dituzte. Sarrerak Errekin, Avenidan, frontoian eta ikastolako idazkaritzan egongo dira salgai (Aurrez erosita, nagusiek 8 euro eta gazte eta erretiratuek 4 euro. Leihatilan erosiz gero, nagusiek 10 euro eta gazte eta erretiratuek 5 euro).


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak