Kilometroak 07: herriko zenbait kaleetatik kendu egin beharko dira autoak

Usoa Agirre 2007ko urr. 3a, 11:20
Bergarako zenbait kaletan autoak kendu egin beharko dira aparkalekuetatik eta horien ordez, beste aparkaleku batzuk egokitu dituzte antolatzaileek. Kilometroetako boluntarioak jo eta ke dabiltza egunotan lanean domekako jaia prestatzen. Domekan 1.500 bat lagun ariko dira lanean.

Aurtengo Kilometroak jaiaren ibilbidea, bere zatirik handienean, herriko erdiguneko kaleetatik zehar izango da eta guneetako batzuk ibilgailuen ohiko aparkalekuetan jarriko dira.

Horren guztiaren ondorioz, ibilbidearen barneko kale batzuetako aparkalekuak hustu egin beharko dira. Hain zuzen ere, ondoren aipatzen diren lekuetan aparkatutako ibilgailuak kendu beharko dira.

Nondik kendu behar den autoa

  • Ozaetako zubiaren eta Labegaraietako ekonomatoaren arteko Ozaeta eta Ibarra kaleak, hala nola Kiroldegiko bi aparkaleku handiak.
  • Zubiaurre eta Martoko kaleak.
  • San Antonio kalea eta, Zumelaga jatetxearen aurrean, ibai ertzeko aparkalekua.  
  • San Antonioko bidegurutzetik, Espoloirako aldapatik zehar, Espoloiraino.
  • Ibargarai kalean Autorecambios Txorno eta Torrekua jatetxearen ondoan, eta autobusen geltoki nagusia, biak Pesa enpresaren lanzadera autobusek erabili ahal izateko. 
  • Ibargarai kalean, Palmeraren errotondaren eta Ertzain Etxearen artean, bi aldeak, bertan lanzadera autobusen geltokiak jartzeko.
  • Aranzadi ikastolako patioaren aurrea eta, patioaren jarraian, Migel Altuna institutuaren aurretik Fraiskozuri plaza eta Irizar pasealekuaren arteko kale-gurutzeraino. 
  • A. Fleming kalearen bi aldeak.
  • San Martzial bide kalearen bi aldeak, Giartzu gimnasioaren atzeko aldearen eta azokako bidegurutzearen artean.
  • Alderdi horietan guztietan behar diren seinaleak jarriko dira aldez aurretik, larunbatean, hilak 6, ibilgailu guztiak ken daitezen.

Non birkokatu (aparkaleku alternatiboak)

Ibilgailu horiek guztiak aparkatu ahal izateko aparkaleku guneak egokituko dira hustutako lekuetatik ahalik eta gertuen eta honako hauek izango dira:
  • Ibarra, Ozaeta eta Zubiaurretik Martoko gainera arteko kaleetatik kendutako ibilgailuentzat egokitutako aparkalekua Candy (lehengo Mayc) enpresarena izango da.
  • Martoko gainetik, San Antonio kaletik eta Espoloitik kendutako ibilgailuentzat egokitutako alderdiak Urteaga kalean egongo dira, Movillas enpresa egondako orubean edo Briko-Etxe enpresaren ondoko aparkalekua.
  • Ibargarai, Fraiskozuri, San Martzial bide, A. Fleming, Matxiategi kaleetatik eta Oxirondo plazatik kentzen diren ibilgailuentzat egokitutako alderdiak izango dira Migel Altuna, Ipintza institutua eta San Martin de Agirre ikastetxeen patioak eta baita Ipintza futbol zelaia ere.
Aldaketa hauek guztiak sortuko dituen eragozpenenak direla-eta, herritarrei laguntzeko eskatu nahi die antolaketak, eta eskerrak eman nahi dizkie aldez aurretik kolaborazioagatik.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak