Kevin Conde bergararra Jaurlaritzak saritua

Usoa Agirre 2007ko abe. 13a, 10:54
Kevin Conde bergararrari eman diote Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak antolatu duen argazki lehiaketako sarietako bat. Hain justu ere, argazki originalenaren saria eman diote. Aranzadi ikastolan dihardu Kevin Condek eta ikastolako DBH 4. mailako beste sei ikasle aurkeztu dira lehiaketara.

Irakurri kanpainaren barruan, Liburua ageri duen erretratua argazki lehiaketa antolatu du Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko 12-16 urte bitarteko gazteentzat. Lehiaketako gaia izan da: liburu bat duen edota liburu bat irakurtzen ari den pertsona. Argazkia herri guneetan atera behar zen: hondartza, jolastokia, eskola, parkea…


Euskal Autonomia Erkidegoko ehunka gaztek hartu du parte lehiaketan. Denera, 499 argazki aurkeztu dira. 106 Gipuzkoatik, 69 Arabatik eta 324 Bizkaitik. Bergarakoak 13 izan dira.


Sari banaketa Durangoko Azokan egin zuten. Kevin Conderi argazki kamera digital bat eman diote sari modura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak