Aransgi elkarteak keinuen hizkuntza ikasteko ikastaroak antolatu ditu Udaleko Gizarte Ongizate sailaren laguntzarekin. Ikastaro horiek urtarrilean egingo dituzte eta 30 orduko iraunpena izango dute. Hasierako mailako eskolak zein sakontze mailakoak emango dituzte. Ikasle kopurua mugatua da eta senitartekoek edo lagunek lehentasuna izango dute.
Izena emateko deitu zenbaki honetara: 943 76 27 03.