Keak hartu du Ninika loradenda

Goiatz Arana Begiristain 2009ko abu. 29a, 18:34

Eguerdian izan da gertaera, denda hutsik zegoela. Kalte materialak izan dira soilik eta hasiera baten ziruditenak baino txikiagoak. Astelehenean bertan denda zabaltzeko asmoa agertu du jabeak.

Goizean normaltasunez lan egin eta gero, 14:00ak jota zirenean, Ninikako jabeak bizilagun baten deia jaso du, loradendatik kea ateratzen zela-eta. Berehala bertaratu da Ramon Maria Lili kalera, saltokia duen tokira, eta gauza bera egin dute suhiltzaileek, ertzainek eta udaltzainek. 

Denda-osteko hozkailu batek eragin du istripua, lehen susmoen arabera, baina oraindik argitzeke dago zer eta zergatik gertatu den, zehazki.

Badaezpadako neurri gisa, zirkulazioa eten eta bizilagunak euren etxeetatik atera dituzte. Ezbeharra uste baino txikiagoa izan da, ordea, eta, beraz, egoera laster bueltatu da normaltasunera. Kalteei dagokienez, soilik materialak izan dira eta ez hasiera baten ziruditena adinakoak. Denda-ostea izan da tokirik kaltetuena; saltokia bera nahiko ondo dago, keak belztuta utzi badu ere.

Saltokiko jabeak adierazi digunez, negozioak ez du etenik izango; astelehenean bertan ateak zabaltzea da bere asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak