Kayak festa egingo dute zapatuan Bideberrin. 17:00etan harrera egingo zaie arraunlariei eta 18:00etan hasiko da Slalom paraleloko II. txapelketa. 18.000 W-ko argiteria jarriko dute txapelketa egiteko eta musika, bideo emanaldiak eta txosna ere jarriko dituzte.
Beti-Busti elkarteak antolatu du festa eta kategoria hauetan izango dira probak:
- Federatuak: K1 eta C1, kadete, junior eta senior, emakumezkoak eta gizonezkoak
- Federatu gabeak: emakumezkoak eta gizonezkoak