Kayak festa antolatu du Beti Bustik abenduaren 20rako

Mireia Bikuña 2008ko abe. 4a, 10:28
Piraguismoa sustatzeko asmoa egitarau zabala gertatu dute egun horretarako. Besteak beste, Pekingo Olinpiar Jokoetan egon ziren Ander Elosegi eta Maialen Chorraut gonbidatu dituzte. Kayas festa Bideberrin egingo dute, Santa Marina parrokia ondoko errekan.

Festa hasteko binakako eslalom txapelketa egingo dute, 18:00etan. Hain zuzen ere, K1, C1, kadete, junior eta senior mailetako neska-mutikoek parte hartuko dute. Finalak 22:15ean egingo dituzte. Tartean, 21:30ean, Forondako (Bizkaia) talde batek  2007. urteko udaberrian Coloradoko arroilan (kanoian) egindako jaitsierari buruzko dokumentala ikusteko aukera izango dugu. 15 egunean kayakak eta txalupak erabiliz 400 kilometro egin zituzten. Bergarar batek parte hartu zuen jaitsieran.
Kalean jarriko dituzten egitarauetan DJ Mitxiren eta DJ Danielsen musika saioak iragartzen dituzte, baina ez dakite posible izango den, ordu berean pilotalekuan Gabonetako kontzertua dago-eta.
Kayak festa bukatzeko sari banaketa ekitaldia egingo dute, 23:45ean.

Eskola kiroleko jardunaldia

Bestalde, Labegaraieta kiroldegi atzeko errekako eslalom gunean egingo dute jardunaldia, 13:00etatik 18:00etara. Kayak eta txalupekin ibiliko dira. Bestalde, eguraldi ona egiten badu, kiroldegi aurreko kantxan askotariko jokoak egingo dituzte; besteak beste, tirolina jarriko dute. Eskola kirolean diharduten guztiak daude gonbidatuta.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak