Kataluniako Balsareny herriko topaketara joango da erraldoien konpartsa asteburuan

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko ots. 9a, 16:25
Konpartsako kideak eta Udal ordezkariak joango dira. Pazkoetan Balsanerykoak hona etorriko dira

Erraldoien konpartsako kideak Kataluniako Balsanery herrian  –Navarclesetik 10 bat kilometrora– egingo duten topaketara joango dira datorren asteburuan, hilaren 14an eta 15ean, hain justu.
Konpartsako kideekin batera Elgoibarko dultzainari taldea ere joango da eta baita Udal ordezkariak ere. Erraldoiei dagokienez, konpartsak dituen seiak eroango dituzte.
Ibon Garitano konpartsako kideak azaldu duenez, Katalunian erraldoien tradizio handia dago, eta ohikoak dira topaketak. Balsanerykoan batuko dira 20 konpartsa, gehienak kataluniarrak. Garitanok gehitu duenez, askotariko ekitaldiak egongo dira topaketan baina nagusia izango da 20 konpartsek kalerik kale egingo duten kalejira. Bergarakoek zortzi dantza prestatu dituztela aurreratu du Garitanok.
Bergarako konpartsak Debakoaren bitartez izan zuen topaketaren berri. Hain justu, Debakoa gonbidatu zuten Balsaneryra baina ezin zutenez joan, bada, Debakoek Bergarakoari luzatu zieten gonbitea.

Balsanerykoak Pazkoetara

Balsaneryko erraldoien konpartsak itzuli egingo die bisita Bergarakoei. Hori horrela, Mendekoste jaietako aste bukaeran etorri egingo dira herrira.

Erraldoiei izena jartzeko lehiaketa

Konpartsan sei erraldoi dago: baserritar bikote dotorea, kaletar bikote dotorea eta jantzi tradizionaldun baserritar bikotea. Hain justu, azken bikote horrek, Joxe Bixentek eta Mari Kattalinek jantzia estreinatuko dute Pazkoetan. Abestiak dioten moduan Joxe Bixente artzain jantziko dute Mari Kattalini gona gorria jarriko diote. Bestetik, Inauteri ostean lehiaketa deituko dute gainontzeko erraldoiei izena ipini nahi diete-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak