Lanak, kolore eta teknika libreaz eginak, 50x35 cm-ko kartoizko oinarri baten gainean aurkeztu beharko dira. Derrigorrezko testua Emakumearen aurkako indarkeriarik ez! izango da. Lanak entregatzeko epea azaroaren 20ra arte izango da zabalik, kultura etxean. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean ezizen bat dutela aurkeztu behar dira kartelok. Sobre itxi batean, egilearen datuak zehaztuko dira.
Irabazleak 200 euro jasoko ditu. Sari banaketa ekitaldia Pol-Pol tabernan egingo dute azaroaren 25ean, 19:00etan.
Ciudad Juarez
Koro Iraegi BEKEko kidearen hitzetan, "orain dela hiru urte hasi ginen lehiaketarekin, batik bat, gazteen artean sentsibilizazioa pizteko".
BEKEren eskutik, Ciudad Juarezko bi amak eta Nati Gutierrez psikologoak hitzaldia egingo dute azaroaren 20an, Miguel Altunako aretoan, 20:00etan. Hildako bi gazteren amak dira Elia Escobedo eta Julia Esther Cano mexikarrak, eta Ciudad Juarezko feminizidioa da hitzaldiaren izenburua.