Zurrunka taldearen 'Karakolaren gaua' antzezlanak, barre algara edarrak eragin zizkien bariku gauean Zabalotegi aretora gerturatu ziren guztiei. Mugimenduak eta musika dira emanaldiaren gakoa; alegia, clown eta mimo emanaldia dela azpimarratzen dute aktoreek.
Eñaut Gorbea gasteiztarra eta Ander Arrieta aguraindarra dira antzezlaneko aktore bakarrak. Biek ala biek, esperientzia handia dute antzerki, txotxongilo eta clown munduan. Barre eragiten maisu direla esan daiteke.