'Kanpaiak jo bitartean' bihar, Zabalotegin

Mireia Bikuña 2009ko mar. 5a, 18:21
Korrika Kulturalak antolatuta antzerki emanaldia egingo du bihar Glu Glu Produkzioak taldeak, Bergaran. Hain zuzen ere, Kanpaiak jo bitartean eskainiko dute Zabalotegi aretoan, 22:30ean.

Emakume eta gizon gazte bi dira protagonistak. Neskak amatasun deia jaso du eta medikuarengana doa intseminazio artifiziala egin diezaioten. Mutila aldiz, semen emailea da eta hilero moduan dosia entregatzera doa medikuarengana.
Ez zuten elkar ezagutu behar, baina behar baino gehiago ezagutuko dute elkar, eta biei egoera barregarriak sortuko zaizkie.
Galder Perezek (Cocidito Madrileño) idatzitako eta zuzendutako antzezlaneko protagonistak Libe Aranburu –Huheziko ikasleek egindako Azken trena laburmetraiako protagonista–  eta Ugaitz Alegria –dantzari eta aktorea– dira.
Sarrerak bost eurotan salduko dituzte aretoko leihatilan. Aretoko ateak ikuskizuna hasi baino ordu bete lehenago zabalduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak