Kamioiak aparkatzeko gunea egokituko dute

Monika Belastegi Aranzabal 2008ko abe. 1a, 17:49

Udalak Metagra lantegiaren ostean daukan 1.200 metro koadro inguruko orubean egokituko du

 

Udalak kamioiak aparkatzeko gunea egokitzeko asmoa dauka. Metagra lantegiaren ostean dagoen orubean egokituko du aparkaleku hori.  

Orube hori Metagra lantegiak erabili izan du azken urteetan, baina Udalarena da. 2001 urteko azaroan sinatutako hitzarmenaren bitartez laga zion Udalak orubea erabiltzen Metagra enpresa. Baina dagoeneko ez du behar, eta erabilera berreskuratu egin du modu horretan Udalak, Agurne Barruso alkateak jakinarazi duenez.  

espaloi gainetan

Erabilera berreskuratuta, kamioiendako aparkalekua egokitzeko erabakia hartu du Udalak ingurune hura gaizki aparkatutako kamioiez josita egoten delako: "Gauez, batik bat, gaizki lagatako kamioi asko egoten da zonalde hartan. Asko espaloi gainetan aparkatuta egoten dira", azaldu du Agurne Barruso alkateak".  

egokitze lanak

Orubeak 1.200 metro karratu inguru ditu eta oraindik egokitzeko dago. Alkateak aurreratu duenez, "aparkaleku gisa txukuntzeko zein lan egin behar diren ikus behar da, aurrekontua egiteko dago... Zenbat kamioirendako lekua duen ere ez dakigu oraindik". Hori guztia oraindik egiteko dagoela aurreratu du alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak