Kamioi bat gurutzatuta dago Elgetarako bidean

Maider Arregi 2008ko martxoaren 26a

Kamio batek artaziarena egin du 14:00ak aldera Gi-2632 errepidean, Bergaratik Elgetarako bidean; Gurutzatuta geratu da errepideko noranzkoak oztopatuz. Zorionez ez da inor zauritu. Une honetan garabia bertan da kamioia errepidetik kentzeko lanak egiten. Autoei txandakako pasoa ematen ari dira eta Ertzaintzatik adierazi digute laster kenduko dutela. Beraz, kontu handiz gidatu inguruan auto ilarak baitaude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak