Kamineruetako etxeak uztailerako bukatuko dituzte

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko martxoaren 27a

San Antonion, Kamineruen orubean egiten diharduten tasatutako 38 etxebizitzak eraikitzeko lanei ekin diete berriz. Astelehenean hasi ziren, hain justu ere.

Promotorea Aldundia da eta azaroa ezkero geldi egon dira lanak, Eibarko Lekber enpresa eraikitzailea ordainketa-etendura egoeran geratu zelako. Hala, lanak lehiaketara atera zituen berriz Aldundiak eta Eguzki enpresa kontratatu du etxebizitzak bukatzeko. Hain justu, uztailerako lanak bukatuta egongo direla aurreratu diete Aldundiko ordezkariek etxeetako jabeei aurreko astean egindako batzarrean, eta giltzak irailean jasoko dituzte, sei hilabeteko atzerapenarekin. Gremioen kasuan, Lekberrekin zebiltzan gehienek segituko dute Eguzki enpresarekin lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak