Kalexka elkartea gizarte heziketa zerbitzuaz arduratuko da

Mirian Biteri 2008ko aza. 10a, 18:46
Bergarako Udalak Kalexka elkarteari eman dio Ingurune Irekiko Gizarte Heziketa Zerbitzuaren ardura. Hamabi eta hamazortzi urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago programa hori.

Udalak badaki herriko adin horretako gazteen gehiengoak kalean denbora asko igarotzen duela eta gazte askok kalea bihurtzen dutela bere arazoen babesleku eta ihesbide. Horrela, kalea gazteen gizarteratze prozesuan eragile nagusi bat bihurturik, esparru hau prebentzio eta heziketa gune bezala erabiltzeko aukera moduan azaltzen da.

Zerbitzuaren helburuen artean hauek aurkitzen dira: ume, gazte zein nerabeek bizi izan ditzaketen arrisku faktore eta egoeren detekzioa; hala nola, eskolan egokitu ezina, eskola porrota eta eskola goizegi uztea, gizarteratzeko prozesu ez-egokiak izatea eta drogen kontsumo goiztiarrak, besteak beste.

Kale hezitzaileak

Horretarako kale hezitzaileak daude lanean; beraiek dira gazte eta nerabeekin harremanak egin, eta erreferentzia eredu bat finkatuz beraiekin lan egiteko profesional egokienak. Kale hezitzaileek Gizarte Zerbitzuekin etengabeko elkarlana dute, baita bestelako erakundeekin ere.

Bergaraz gain, bailarako beste hainbat herrietan ere esandako zerbitzua eskaintzen dute. Oñatin eta Arrasaten dagoeneko badaukate zerbitzua eta Aretxabaletan diagnosia egiten dihardute orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak