Hori da esku artean duten asmoetako bat, baina badira beste batzuk: uztailaren 2rako antolatu duten bizikleta martxa, esaterako. Irailaren erdi inguruan ere egin gura dute zerbait, baina zehazteke dago oraindik.
Orain arte egindako ibilbideari dagokionez, Jose Luis Elkoro Libre plataformako kideak oso gustura daude: "Gogotsu ari gara lanean eta gauzak ondo doaz". Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin zuten bilera atzo, eguaztena. 50 pertsona inguruk parte hartu zuten.