Domeka goizean lau autobus irten ziren herriko plazatik eta beste hainbat bergarar autoetan joan ziren. Hara heltzean, Gaztelako ezkertiarrekin bat egin eta La Moraleja espetxeraino lau kilometroko ibilaldia egin zuten, erraldoiak, trikitilariak, ikurrinak eta Gaztelako komuneroen banderak lagunduta. Pankarta Agurne Barruso alkateak, PSE-EEko zinegotzi izandako Antonio Herzogek, EAko Juan Mari Garitanok eta Aralarreko Rafa Santxezek eraman zuten.
Espetxe parean
Espetxe parean agertoki txiki bat inprobisatu eta bertan Doris Benegasek eta Juan Mari Elexpuruk Jose Luis Elkoro, Gerra Zibila eta Euskal Herriaren historia izan zuten hizpide. Espetxekoekin ere komunikatu ziren.