Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, martitzena, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak plazaratu duen 3 orriko autoaren bidez amaitutzat eman du 2002an Batasunaren kontra abiatutako sumarioa. 41 lagun auzipetu ditu, "erakunde terroristako kide" izatea egotzita. Auzipetuen artean dago Jose Luis Elkoro bergararra.