Palentziako Dueñas espetxetik abuztuaren 6an eraman zuten Martuteneko kartzelara. Jose Luis Elkorok 75 urte ditu eta osasun egoera delikatua du. 178/98 sumariarengatik izan zen espetxeratua.
Fisikoki eta psikologikoki indartsu
Paulo semearekin egon da GOIENA eta esan digu oso ondo ikusi dutela, fisikoki eta psikologikoki indartsu. Jakinarazi digu, horrekin batera, atzo gauean izan zutela horren berri eta inori ez esateko agindua eman zietela.