Bigarren ikerketa-lana
Agiritegiaren egitasmo honen baitan egiten den bigarren ikerketa da Azpiazurena. Lehenengoa Mikel Larrañaga bergararrak egin zuen 2007an, herriko seroren gainean. 2008an, berriz, ez zuen inork aurkeztu ikerketa-proposamenik eta ondorioz, diru-laguntza emateke geratu zen. 2010eko diru-laguntzari dagokionez, aurrekoetan ez bezala, gai zehatz baten gaineko ikerketa-lana lagundu nahi du Udalak: Ilustrazio garaia Bergaran, hain justu ere. Interesatuek dagoeneko aurkez dezakete ikerketaren zirriborroa Udal artxiboan.Hona hemen Jose Antonio Azpiazuri buruzko datu gehiago.