Jon Molina aretxabaletarra eta Iñaki Amutxastegi debarra dira etorriko diren apaiz berriak

Monika Belastegi Aranzabal 2010ko uzt. 19a, 11:01
Jon Molina Arrasatetik dator eta Iñaki Amutxastegi Donostiako Altza auzotik. San Martinak aurretik etorriko dira, Juan Kruz Mendizabalek eta Iñigo Mitxelenak lagako duten lekua betetzera

Juan Kruz Mendizabal eta Iñigo Mitxelena herriko bi abadeek badituzte ordezkoak. Jon Molina, aretxabaletarrak eta Iñaki Amutxastegi debarrak hartuko dute haien lekua, nahiz eta izendapena ez den ofizial egingo uztail amaierara arte, Juan Kruz Mendizabal apaizak azaldutakoaren arabera.
Jon Molinak 40 urte ditu eta Arrasaten dihardu abade gaur egun. Iñaki Amutxastegik, berriz, 36 urte ditu eta Donostiako Altza auzoan ari da.
Juan Kruz Mendizabalek gehitu duenez, irailean etorriko dira apaiz berriak herrira, San Martin jaien aurretik, baina data finkorik oraindik ez dagoela ere gehitu du.
Bi apaizok egingo dira kargu Bergarako San Pedro eta Santa Marina parrokiez eta Elosu auzokoaz, eta Antzuolako parrokiaz eta Uzarragaz auzokoaz. 
Juan Kruz Mendizabalek esan duenez, apaiz berrien ongi etorria eta bere eta Mitxelenaren  agurra meza baten bidez egingo dute eta meza hori emango du Jose Ignacio Munilla gotzainak.
Mendizabalek Donostiara joateko lagako du Bergara, bikario izendatu dute-eta eta Mitxelena Leireko monasteriora doa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak