Jon Iraegiren grafitiak apainduko du azoka

Edu Mendibil 2009ko ira. 10a, 19:17

Jon Iraegi bergararrak irabazi du Udaleko Kultura Sailak azokako paretarako deitutako grafiti lehiaketa. Bidrieria izeneko lanarekin eraman zuen saria, 500 eurokoa. Iraegi lanean hasi da honez gero eta bi aste barru amaituta egongo da grafitia.

Lehiaketaren helburua Oxirondoko azokan hutsik dagoen 7,05x8,22 metroko pareta margotzea da. Jon Iraegi izan zen lehiaketara aurkeztu zen bakarra, eta, epaimahaiaren oniritzia jaso ondoren, haren lanak apainduko du azoka. Ez da Iraegik Kultura Zerbitzuaren lehiaketa bat irabazten duen lehen aldia.

Jon Iraegi martitzenean bertan hasi zen azokako pareta margotzen eta bi aste barru grafitia gertu egotea espero du. Kolore biziak erabilita, azokan ohikoak diren hainbat produktu islatzen ditu Iraegiren lanak. Hauxe esan digu hark: "Nire gusturako, beharbada, altuegi egongo da grafitia, baina, edozein modutan, azoka leku aproposa da horrelako lan baterako, jendea ibiltzen delako". Zabaleran horrelako beste lan batzuk egin izan baditu ere, azokan joango dena da egin duen altuena, 8 metro pasatxo. Oñatin eta Bergarako gaztetxean grafitiak egin izan ditu Iraegik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak