Jolasleku ibiltaria egingo du Jardunek irail eta urrian

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko irailaren 14a

Ikasturte hasierarekin batera, umeendako aisialdia borobiltzeko jolasleku ibiltaria antolatu du Jardun euskara elkarteak. Irail eta urriko egubakoitzetan izango da eta 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoendako aisialdi programa da.

Herriko geroago eta leku gehiagotara eramaten du Jardunek jolaslekua –umeak batzen diren guneak–. Oraingoan, Labegaraietaraino iritsiko dira.
Hain justu ere, herriko lau leku hauetan egingo dute jolaslekua: irailaren 18an, Espoloian (17:00); irailaren 25ean, Simon Arrietan (17:00); urriaren 2an, Martinez de Irala kalean (17:00) eta urriaren 23an, Labegaraietan (17:30). 
Bertaratzen diren umeek askotariko jolas eta tailerrak egingo dituzte, lau begiralek dinamizatuta eta musika oso alaiarekin lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak