Jolaserako bi kale egongo dira Agorrosingo igerileku handian otsaileko zapatuetan eta domeketan. Flotazioan laguntzeko elementuak edo materialak erabiliko dituzte bi kale horietan eta igeri eta jolas egin ahal izango dute umeek eta gurasoek. Kale horietako erabiltzaileak izango dira: 10 urtetik beheragoko umeak dituzten eta igerileku handian egon nahi duten gurasoak eta igerileku handian autonomiaz ibiltzeko gai diren 10 urtetik gorako umeak.